Follow Euskal Game Jam
Euskal Game Jam
Euskal Game Jam
gamerauntsia.eus/
@Gamerauntsia
Ongi etorri euskarazko game jam-era!
2026ko martxoaren 20an 18:00etan hasiko da Game Jam ekimena; martxoaren 22ko 18:00ak arte iraungo du.
Epe horretan bideojokoa garatu beharko da; plangintza talde bakoitzaren esku egongo da.
18 urtetik gorako pertsona orok parte har dezake.
Bideojokogile hasiberriek zein profesionalek izena eman dezakete. Hala ere, bideojokogintzan oinarrizko ezagutzak edukitzea ezinbestekoa da.
Taldeak gehienez bost pertsonakoak izango dira. Taldekideak banaka erregistratuko dira.
Discord, Jitsi edo bestelako zerbitzuak erabil daitezke partaideen arteko komunikazioa errazteko.
Euskal Game Jameko itch.io atalean argitaratu beharko dira bideojokoak. Horretarako, partaideek itch.io erabiltzailea sortu beharko dute.
Bideojokoa sortzaileena izango da: eurek izango dituzte baimen guztiak.
Izen ematea eta informazio guztia, hemen.